Aste bukaera honetan, Izarraitz Igeri Elkarteko kideek hiru lehiaketetan hartuko dute parte: Eibarren, Tolosan eta Irunen.
Taldeko infantilek, juniorrek eta absolutoek hiru txapelketa izango dituzte. Ostiralean, 19:45 etan hasita, XXVI. Igeriketako San Juan Saria ospatuko dute Eibarko Ipurua Igerilekuan. Zapatuan berriz, goizean, 10:00 etan, Tolosako Usabal Igerilekuan XLV. San Juan Saria jokatuko dute, eta arratsaldean, 16:00 etan, XXII. San Marcial Sarian izango dira, Irungo Azken Portu Igerilekuan.
Datorren asteburuan udako txapelketa garrantzitsuak hasiko dituzte, Gipuzkoako Txapelketarekin. Sari horiek, igerilari bakoitzaren sasoia ikusteko eta Espainiako Txapelketarako gutxiengoak lortzeko balio izaten dute.
Zorte on eta egurre!
Behin-betiko zerrendak:



