Izarraitzeko Absolutu, Junior eta Infantil guztiak Espainiako Txapelketetara

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariek 2 eta 3 sariketa desberdinetan hartu dute parte joan den asteburuan. Txapelketa garrantzitsuak bertan direla eta, hilabeteetan eginiko lana azaleratzen doa pixkanaka.

Ostiral arratsaldean Pablo Etxeberriak eta Jon Aizpuruk Eibarko San Juan Sarian hartu zuten parte. Biek finaletan sartzea lortu zuten eta bakoitzak bere mailan garaipena lortu zuen, beraien aurreko markak hobetuz.

Zapatu goizean bi mutilei gainontzeko igerilariak gehitu zitzaizkien, Ainhoa Goenaga, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga, Aiora Beristain, Jone Goenaga eta Nerea Berasategi. Oihana Goenagak ezin izan zuen parte hartu azken uneko giharretako molestiak zirela eta. Guztiek lan bikaina bete zuten Tolosako sari honetan eta aipagarriena Ainhoa Goenagaren 2. postua sailkapen orokorrean eta Nerea Berasategik Espainiako Udarako Txapelketan parte hartzeko aukera izango duela da.

Arratsaldean, berriz, Irungo San Martzial Sarian hartu zuten parte asteburua amaitzeko. Asteburu guztiko nekea ez zen nahikoa izan igerilari hauen gosea gelditzeko eta arratsaldeko azken frogan Pablo Etxeberriak Jon Aizpururen laguntzarekin Espainiko Txapelketan parte hartzeko gutxiengo denbora egin zuen 400 metro librean eta beraz, Omar Urbietakin entrenatzen duten igerilari guztiek Espainiako Udarako Txapelketetan parte hartuko dute.

Asteburu honetan lorturiko emaitza onak indarra ematen die gure igerilariei denboraldiko azken txanpari aurre egiteko.

Animo neska-mutilak!

EMAITZAK:

Post hau Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.