Zapatu eta igande honetan, Infantil, Junior eta Absolutuen Gipuzkoako Udako Txapelketa izango da, Tolosan (Usabal Igerilekuan). Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak 17:00etan.
Lehiaketa hau, udako lehen txapelketa garrantzitsua dute, eta, helburu nagusia ez izan arren, lan ona egingo dutela ziur gaude.
Gure taldeko 9 igerilari (2 mutil eta 7 neska) izango dira lehian eta proba hauetan parte hartuko dute:
- Ainhoa Goenaga: 200 m. bizkar, 100 m. bizkar, 50 m. bizkar eta 200 m. estilo.
- Pablo Etxeberria: 1500 m. libre, 800 m. libre, 200 m. estilo eta 400 m. estilo.
- Jon Aizpuru: 100 m. estilo, 100 m. libre, 50 m. bular eta 200 m. libre.
- Oihana Goenaga: 200 m. libre, 100 m. libre, 50 m. libre eta 100 m. bizkar.
- Maialen Aizpuru: 50 m. bizkar, 200 m. bizkar, 200 m. libre eta 100 m. bizkar.
- Eva Astigarraga: 200 m. bular, 100 m. bular, 100 m. estilo eta 100 m. bizkar.
- Aiora Beristain: 100 m. libre, 100 m. estilo, 400 m. libre eta 50 m. tximeleta.
- Jone Goenaga: 50 m. bizkar, 100 m. estilo, 50 m. libre eta 200 metro libre.
- Nerea Berasategi: 100 m. libre, 100 m. tximeleta, 100 m. bizkar eta 200 m. estilo.
Horiez gain, erreleboko probatan hartuko dute parte.
Bestelde, Zapatuan, Iñaki Etxeberria eta Joanes Astigarraga alebinak Logroñon izango dira Javier Adarraga igerilekuan “denbora hartze” batean.
ZORTE ON GUZTIOI !