Izarraitzeko igerilariek hiru hitzordu dituzte asteburuan

Cartel 2014

Aste bukaera honetan, Izarraitz Igeri Elkarteko kideek hiru txapelketetan hartuko dute parte: Gazteizen, Santurtzin eta Deban.

Hasteko, ostiralean eta zapatuan, junior eta absolutu mailako igerilariek, Udako Euskal Herriko Txapelketa izango dute. Txapelketa Gasteizen (Mendizorrotzako igerilekuan) izango da, 10:30etan hasita. Arratsaldeko jardunaldiak, berriz, 17:00etan hasiko dira. Azpeititik hiru igerilari joango dira Gasteizera eta honako probetan lehiatuko dira:

  • Ainhoa Goenaga: 50 bizkar, 100 bizkar, 200 bizkar eta 200 estilo.
  • Pablo Etxeberria: 100 bizkar, 200 bizkar, 200 estilo eta 400 libre.
  • Oihana Goenaga: 50 libre, 100 libre, 400 libre eta 50 tximeleta.

UDAKO EUSKAL HERRIKO JUNIOR ETA ABSOLUTUEN TXAPELKETAKO ZERRENDA.

Zapatuan eta igandean berriz, infantil mailako igerilariek, Udako Euskal Herriko Txapelketa izango dute. Hauen txapelketa, Santurtziko El Puerto igerilekuan izango da. Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak berriz, 17:00etan. Maila honetan, Azpeititik sei igerilari joango dira eta honako probetan parte hartuko dute:

  • Jon Aizpuru: 100 estilo, 50 bizkar, 100 bular eta 200 libre.
  • Maialen Aizpuru: 50 bizkar, 100 bizkar, 200 bizkar eta 100 libre.
  • Eva Astigarraga: 50 bular, 100 bular, 200 bular eta 100 estilo.
  • Aiora Beristain: 50 libre, 100 libre, 200 libre eta 100 estilo.
  • Jone Goenaga: 50 libre, 100 libre, 200 libre eta 50 bizkar.
  • Nerea Berasategi: 100 libre, 100 estilo, 100 tximeleta eta 200 estilo.

UDAKO EUSKAL HERRIKO INFANTIL TXAPELKETAKO ZERRENDA. SANTURTZI

10401398_534387853334577_1724371859068488983_n

Hirugarren hitzordua, Debako hondartzan izango da, eta bertan ospatuko da VII. Debako Itxasmila igerialdia. Antolatzaileek hiru probetan banatu dute txapelketa, 11:00etan 11 urtetik beherakoentzat 100 metroko proba; 11:15etan, 11-14 urte artekoak eta 500 metrotako igeriladia eta 12:00etan, helduak 1850 metrotako distantzia egingo dute.

Zorte on guztioi!

Post hau Euskal Herriko Txapelketak, Itsas Zeharkaldiak, Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.