Emaitza bikainak Gasteiz, Santurtzi eta Deban

IMG-20140706-WA0011Ostiralean, zapatuan eta igandean, Euskal Herriko Udako Txapelketak jokatu dira Gasteizen eta Santurtzin. Infantilak Santurtziko El Puerto Igerilekuan izan ziren, eta juniorrak eta absolutuak Gasteizko Mendizorrotzako igerilekuan.

Ainhoa Goenaga (absolutua), Pablo Etxeberria (juniorra) eta Oihana Goenaga (juniorra), Gasteizko Mendizorrotzako igerilekuan lehiatu ziren, eta Santurtziko El Puerto Igerilekuan, berriz, Jon Aizpuruk, Maialen Aipuruk, Eva Astigarragak, Aiora Beristainek, Jone Goenagak eta Nerea Berasategik hartu zuten parte infantil mailan.

Denboraldiko azken aurreko zita garrantzitsuena zuten, eta izugarrizko uzta bildu zuten bi igerilekuetan. Bakarkako probatan, 10 urrezko domina, zilarrezko 6 eta brontzezko 7 lortu zituzten. Horiez gain, infantil neskek, 4 x 100 estilo proban, zilarrezko domina bat lortu zuten.

Igerilari bakoitzaren emaitzak honako hauek izan ziren:

  •         Ainhoa Goenaga: 50 bizkar (2.), 100 bizkar (3.), 200 bizkar (3.) eta 200 estilo (6.).
  •         Pablo Etxeberria: 100 bizkar (4.), 200 bizkar (1.), 200 estilo (3.) eta 400 libre (1.).
  •         Oihana Goenaga: 50 libre (3.), 100 libre (junior 1. eta absolutu 1.), 400 libre (baja) eta 50 tximeleta (baja). Txapelketa haseratik, ondoezik sentitu zen.
  •         Jon Aizpuru: 100 estilo (desk), 50 bizkar (1.), 100 bular (1.) eta 200 libre (2.).
  •         Maialen Aizpuru: 50 bizkar (6.), 100 bizkar (10.), 200 bizkar (6.) eta 100 libre (19.).
  •         Eva Astigarraga: 50 bular (4.), 100 bular (3.), 200 bular (2.) eta 100 estilo (3.).
  •         Aiora Beristain: 50 libre (1.), 100 libre (1.), 200 libre (1.) eta 100 estilo (2.).
  •         Jone Goenaga: 50 libre (1.), 100 libre (2.), 200 libre (8.) eta 50 bizkar (3.).
  •         Nerea Berasategi: 100 libre (10.), 100 bizkar (5.), 100 tximeleta (2.) eta 200 estilo (7.).

Maialenek, Evak, Jonek eta Nereak, 4×100 metro estiloetan zilarrezko domina lortu zuten.

Hurrengo sariketa, Espainiako Txapelketa izango dute. Oraindik egun batzuk dituzte prestaketekin jarraitzeko, eta asteburuko emaitzak ikusita, itxaropentsu egoteko arrazoiak dauzkagu.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA  OLYMPUS DIGITAL CAMERABestalde, atzo igandea, VII. Debako Itxasmila Igeri-Zeharkaldia ospatu zen. Helduen zeharkaldian, Izarraitz Igeri Elkartetik, Pablo Etxeberriak, Rafa Zubeldiak eta Leire Ceciagak parte hartu zuten. Horiez gain, federatu gabe dauden hainbat azpeitiarrek lehiatu zuten.

Olatu harroen artean igeri egin behar izan zuten Debako proba honetan, eta irabazlea gure taldeko Pablo izan zen. Rafa 13. postuan iritsi zen hondartzara eta Leire berriz, 35. postuan. Oso emaitza onak dira, itsasoaren egoera zakar eta arriskutsua kontuan hartzen badegu eta parte hartzea handia izan bai zen.

Aurretik, txikiak lehiatu ziren eta, maila hauetan ere ordezkariak izan genituen, Paula Urrestilla, Uxue Etxeberria, Haritz Iturzaeta eta Miren Iturzaeta. Paula, bere mailan, 3. postuan iritsi zen helmugara, lehen neska izan zelarik. Beste hirurak, lehen aldia izan zuten horrelako froga batean eta olatu haundiak zeuden arren, ondo moldatu ziren.

ZORIONAK GUZTIOI!

Post hau Euskal Herriko Txapelketak, Igerialdiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.