Oihana Goenagak bi brontzezko domina eskuratu ditu Espainiako Udako Txapelketan

 

IMG-20140719-WA0008Uztailaren 16an hasi eta uztailaren 20ra bitartean, Udako Espainiako Juniorren eta Absolutuen Txapelketa jokatu da Bartzelonan, Bernat Picornell igerilekuan. Bertan, gure taldeko Ainhoa Goenaga (absolutua), Jon Aizpuru (absolutua), Pablo Etxeberria (juniorra) eta Oihana Goenaga (juniorra) izan dira.
Emaitza bikainak lortu dituzte bertan. Oihana Goenagak bi brontzezko domina ekarri ditu Azpeitira, ostegunean 50 metro librean eta zapatuan 100 metro librean eskuratuta. Zapatuko proban, gainera, 58:54 denbora egin zuen eta, horrenbestez, Euskal Herriko 15 urtekoen errekor berria ezarri zuen. Gainerako igerilariek marka pertsonalak eta arratsaldetan jokatzen ziren finaletako txartel asko lortu zituzten.

Banan-banan hauek izan dira lorpenak:

Oihana Goenaga (juniorretan):

• 50 metro librean: brontzeko domina 27:56 denborarekin.
• 100 metro librean: brontzazko domina eta 15 urtekoen Euskadiko marka berria (58:54).
• 200 metro librean: 4. postua 2:07:28 denborarekin.

Ainhoa Goenaga (absolutuetan):

• 50 metro bizkarren: 10. postua 30:82 denborarekin eta marka pertsonala.
• 100 metro bizkarren: 11. postua 1:05:55 denborarekin eta marka pertsonala.
• 200 metro bizkarren: 15. postua 2:23:07 denborarekin.

Pablo Etxeberria (juniorretan):

• 200 metro librean: 26. postua 2:02:45 denborarekin eta marka pertsonala.
• 400 metro librean: 12. postua 4:16:97 denborarekin eta marka pertsonala.
• 400 metro estiloetan: 19. postua 4:58:17 denborarekin eta marka pertsonala.

Jon Aizpuru (absolutuetan):

• 200 metro bularren: 38. postua 2:31:81 denborarekin.

Denboraldia bukatzeko, aste honetan, taldeko infantilek Udako Espainiako Infantilen Txapelketan hartuko dute parte. Infantilen txapelketa ere Bartzelonan izango da, Nova de l´Escullera CN Barcelona igerilekuan. Azpeititik joango diren igerilariak honako hauek dira: Jon Aizpuru, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga, Aiora Beristain, Jone Goenaga eta Nerea Berasategi.

OLYMPUS DIGITAL CAMERABestalde, atzo igandea, Izarraitz Igeri Elkartekoek 44. Getaria-Zarautz Itsas Zeharkaldian hartu zuten parte.

Aurrena, 11:00etan, infantil mailako 200 igerilari irten ziren Zarautzeko hondartzatik, 800 metroko luzera zuen igerialdia egiteko. Gure taldeko bost igerilarik hartu zuten parte: Martin Zurutuza (41. postua), Maria Otaegi (37. postua), Ane Odriozola (43. postua), Paula Urrestilla (8. postua) eta Nagore Kerejeta (41. postua) izan dira gure ordezkariak. Ia denek lehenengo aldiz hartu zuten parte itsas zeharkaldi batean, eta zoriondu egin behar ditugu egin duten lanagatik.

Ondoren, 12:00etan, hasi zen helduen zeharkaldia Getariako portuan. 1.800 igerilariak bost taldetan atera ziren, aurrez eginiko denboraren arabera. Izarraitzeko zazpi igerilarik hartu zuten parte, eta emaitza onak lortu zituzten. Leire Ceciagak 6. postua eskuratu zuen master emakumezkoetan, Rafa Zubeldiak 10. master mailan, Asier Oiartzabalek 11. master mailan, Aitzol Arangurenek 39. senior mailan, Garikoitz Uzkudunek 82. senior mailan, Naiara Perez 20. senior mailan eta Maider Aizpuruak 99. senior mailan.

Zorionak denoi!

Advertisements
Post hau Espainiako txapelketak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.