Datorren zapatuan, abuztuak 9, Gipuzkoako Distantzia Luzeko XIV. Ligarekin jarraituko dute Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariek, Txingudiko Badiako XI. Igerialdian.
Infantil mailako igerilariekin eta arratsaldeko 16:00tan ekingo diote probari, Hondarribiko hondartzako Tintinetik. 700 metroko luzera duen igerialdia izango dute.
Ondoren, 16:30etan, hasiko da helduen proba Hondarribiko Butron Pasealekutik eta, 2.600 metro dituen zeharkaldia egin beharko dute hondartzaraino. Izarraitzeko hiru igerilarik parte hartuko dute: Rafa Zubeldia, Leire Ceciaga eta Pablo Etxeberria. Horiez gain, federatu gabeko Azpeitiko kirolari batzuk ere parte hartuko dute.
Zorte on, eta egurre!