Pasealeku Berriko zeharkaldia, azkenean Kontxatik Kontxara egin zen

OLYMPUS DIGITAL CAMERAZurriolan hasi eta Kontxaraino igeri egin ohi dute Donostiako Aste Nagusian Pasealeku Berriko igeriketa zeharkaldian. Atzokoan ordea, itsasoa zakar zegoela eta, ekitaldia hasi baino ordu erdi lehenago ibilbidea aldatzea erabaki zuten Fortuna elkarteko antolatzaileek. Azkenean, Kontxan hasi zuten proba eta lehenik portura joan ziren igerilariak, ondoren irlara, eta azkenik, Tenisaren pareraino igeri egin zuten, berriro Kontxako handartzara itzuli aurretik.

Izarraitz Igeri Elkartetik hiru igerilarik parte hartu zuten, Pablo Etxeberriak, Rafa Zubeldiak eta Leire Ceciagak eta emaitza onak lortuta etorri ziren Azpeitira.

Guztira 461 parte hartzaile izan ziren. Sailkapen orokorrean, AEBetako Bejamin Kanute izan zen onena, 34 minutu eta 23 segundu behar izan zituen ia 3.000 metroko ibilbidea egiteko, bigarren postuan talde bereko Hunter Lussi 34 minutu eta 31 segundu denborarekin eta hirugarren postuan, gure taldeko Pablo Etxeberria irabazlearengandik 14 segundutara.

Rafa Zubeldia 42. postuan hondartzaratu zen eta 9. master mailan. Leire Ceciaga berriz, 59. postuan iritsi zen helmugara eta 4. master mailan.

Zorionak eta segi horrelaxe !

OLYMPUS DIGITAL CAMERA   OLYMPUS DIGITAL CAMERA  OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Advertisements
Post hau Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.