Igandean, abuztuak 31, Irlako XVII. Igeriketa Zeharkaldia ospatuko da Donostian “Atlético San Sebastián” Elkarteak antolatuta. Izarraitz Igeri Elkarteko bost igerilari daude izena emanda, Rafa Zubeldia, Asier Oiartzabal (Disdira), Leire Ceciaga, Garikoitz Uzkudun (Aiztitxo) eta Pablo Etxeberria.
La Kontxako Atletiko Elkarteko egoitzaren paretik, goizeko 10etan irtengo dira infantil mutilak, froga hau bukatu ostean, infantil neskeei irteera emango zaio. 800 metrotako igerialdia egin beharko dute infantil neska-mutilak. Gero, 11etan, eta toki beretik, irteera emango zaio helduen igerialdiari. Hauek, 3.000 metro egin beharko dute Santa Klarako irla zeharkatuz.
Zorte on guztioi !!