Astelehenean hasiko dira lanean gure igerilariak

Astelehenean, irailak 8, hasiko dira gure igerilariak 2014-2015 denboraldia prestatzeko lanetan, obratan dagoen igerilekuan. Batzuk, itsasoko ur gaziaren zaporea kloroarenarekin aldatuko dute, eta beste bazuk, berriz, opor luzeak egin ondoren, pixkat nagituta etorriko dira, baina denak denboraldi berria ilusioz prestatzeko asmoarekin izango dira.

Errendimenduko ibilbidean hiru dendoraldi egin ditugu Oarsoaldea I.K.E.-ren eskutik. Oarsoaldea osatzen duten guztiek (zuzendaritzak, Xabi Goyak, igerilariek eta gurasoek) etxean bezala sentiarazi gaituzte lehen egunetik, baina orain, Izarraitz Igeri Elkarteari hasitako bidea berreskuratzeko eta aro berri bat hasteko garaia iritsi zaio. Hori dela eta, lerro horien bidez gure esker ona adierazi nahi diogu Oarsoaldea I.K.E.-ri.

Denboraldi berria, erronka eta aldi berean ilusioz betetakoa izango da Izarraitz Igeri Elkartearentzat. Igerilari lehiakorrak ditugu eta horien lanari esker ziur gaude Izarraitz I.E. maila gorenera itzuliko dela.

OLYMPUS DIGITAL CAMERABestalde, Izarraitz Igeri Elkarteak, datorren denboraldian, 2008. urtean eta aurretik jaiotako haurrak taldean parte hartzera gonbidatu nahi ditu.
Zergatik hasi igeriketan Izarraitz Igeri Elkartean? Galdera horri erantzutea oso erraza da: entrenatzaile baten gidaritzapean, gaztetxoen igeriketa maila hobetzeaz gain, talde giroan igeriketako estilo guztiak menperatzea lortuko dutelako.

Zergatik da hain osasuntsua igeri egitea?

– Kirol oso dinamikoa da. Gorputzeko atal guztiak mugitzen ditugu.
– Erresistentzia egonkorra eta, aldi berean, suabea dugu.
– Kargarik ez dugu. Hau da, ez daukagu gorputza zutik mantendu beharrik. Horregatik, artikulazioek eta muskuluek ez dute inpakturik jasaten.
– Erlaxatzen laguntzen duen kirola da. Hain dinamikoa izanda, igeri egin ondoren sentsazio hori lortzen dugu.
– Kirol simetrikoa da. Gorputzeko bi aldeak berdin erabiltzeko teknikari arreta jartzen diogu.

Denboraldia Irailaren 8an hasiko dugu, eta esku zabalik hartuko zaituztegu. Zalantzarik izanez gero, Aitzolengatik edo Maiderengatik galdetu igerilekuan edo deitu zenbaki honetara: 607 498 500.

Animatu zaitez eta animatu zeure lagunak. Taldeka, askoz atseginagoa da!

Advertisements
Post hau Oharrak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.