71. Kontxa Badiako itsas igerialdia

10636228_549895135112322_4488029435934865325_nZapatuan, irailaren 13an, Gipuzkoako Distantzia Luzeko XIV. Ligako azkeneko itsas zeharkaldia izango da Donostian. Easo Igeri Elkarteak antolatuta, Donostiako Klub Nautikoko eskaileratan izango du irteera eta helmuga puntua Kontxako Badiako 71. Igerialdiak.

Infantil mutilei 11:00etan irteera emango zaio eta hauek bukatu ondoren, infantil neskak lehiatuko dute. Infantilen ibilbidea 0,4 itsas milakoa izango da (740 metro inguru). Helduen probak berriz, 11:45etan gizonezkoen kategoria absolutuari hasiera emango zaio eta 5 minutu beranduago emakumezkoena. Hauen ibilbidea 1,2 itsas miliakoa izango da (2.220 metro inguru).

Izarraitz Igeri Elkarteko lau igerilari absolutu (Rafa Zubeldia, Leire Ceciaga, Ainhoa Goenaga eta Pablo Etxeberria) eta bi igerilari infantil (Jone Goenaga eta Maialen Sudupe) bertan izango dira. Horiez gain, badira zeharkaldian izena emanda dauden beste azpeitiar batzuk.

Gipuzkoako Distantzia Luzeko Ligako sailkapen orokorretan, Izarraitz taldeko hiru igerilarik dute aukera podiumera igotzeko azken proba horretan marka ona lortzen badute; Maialen Sudupe (Infantil mailan), Pablo Etxeberria (Senior mailan) eta Leire Ceciaga (Master mailan).

Zorte on guztioi!

Post hau Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.