Masterrak gustura entrenamenduetan

entreno50x100-aIzarraitz Igeri Elkartea aste honetan hasi da entrentzailearekin master edo helduentzat entrenamenduak antolatzen. Lau egun hauetan jaso ditugun iritziak (galdetu gabe), “oso oso oso” baikorrak dira. Teknika aldetik, giro aldetik, denak oso gustora dira.

Poliki-poliki taldea handitzea espero dugu, oraindik badira-eta “igerilekura sartu” ez direnak, baina lasai sartu igerilekura, “urez beteta baitago”.

Badaezpada hemen ordutegiak:

Astearteetan eta ostegunetan: 09:00etatik 10:00etara.
Asteazkenetan eta ostiraletan: 07:05etik 08:05era.
Zapatuetan: 9:00etatik 10:30era.

Oraindik ez bazara hasi, animatu zaitez!

Advertisements
Post hau Masterrak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.