Neguko ligako hirugarren jardunaldia Eibarren

Oihana - copiaIzarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Eibarko Ipurua Udal Kiroldegiko igerilekuan Neguko ligako hirugarren jardunaldia izan zuten joan den zapatuan.

Eibarko jardunaldian Maider Etxezabal, Ainhoa Goenaga, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga, Jone Goenaga, Nerea Berasategi, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Paula Urrestilla, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga lehiatu ziren. Aiora Beristain, baja izan zen azken momentuan.

Entrenatzaileak ligako jardunaldi hauek test bezala hartzen ditu eta, orokorrean, denbora onak egiten ari dira. Laster, abenduan, txapelketa garrantzitsuak iritsiko dira (Espainiako Absolutuen Txapelketa, Gipuzkoako Kluben Kopa, Gabonetako Sari Internazionala) eta, bide honetatik segiz gero, emaitza onak lortuko dituzte Izarraizko igerilariek.

Zorionak eta segi bide horretatik!

Advertisements
Post hau Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.