Gipuzkoako Taldeen arteko Kopa

IMG-20141108-WA0001 (Copiar)Astebukaera honetan, Zarauzko Aritzbatalde igerilekuan Gipuzkoako Taldeen Kopa jokatuko da. Bertan, gure taldeko infantil, junior eta absolutuek hartuko dute parte. Zarauzko txapelketara ia talde osoa joango da, Pablo Etxeberriak eta Jon Aizpuruk denboraldia bertan hasiko baidute. Hauek lehiaketako erritmoa urruti izango dute baina, pixkanaka pixkanaka joango dira hartzen, denboraldia luzea da.

Zapatuan eta igandean izango dira probak, goiz eta arratsaldeko jardunaldietan. Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak, berriz, 17:00etan.

Zorte on Izarraitz!

Post hau Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.