Kirol Zehaztasun Ligako bigarren jardunaldia Legazpin

IMG_0035Gabonetako oporren ostean, zapatu honetan, urtarrilak 17, Legazpiko Bikuña igerilekuan alebinek eta benjaminek Kirol Zehaztasun Ligako bigarren jardunaldia izango dute.

Izarraitzeko gaztetxoek berriro lehiatzeko aukera izango dute astebukaeran. Izarraitz I.E.-ak ez ditu igerilariak lehiaketetan parte hartzera derrigortzen. Hala ere, igeriketaren mundua lehiaketa bidez ezagutzera animatu nahi ditu.

Egitaraua honako proba hauek osatzen dute:

  • Benjaminek, adinaren arabera, 50 metro libre edo 100 metro libre eta 6×25 bizkar errelebo mistoak izango dituzte.
  • Alebinek, bai neskek eta bai mutilek, 50 metro bizkar edo 100 metro bizkar probekin emango die hasiera. Bigarrengo proba berriz, 200 metro bular izango dute neskek eta 200 metro libre mutilek. Alebinek 4×50 tximeleta errelebo proba ere izango dute, bai neskek eta bai mutilek.

Autobusa 14:30ean abiatuko da igerileku aurretik, 15:30ean izango dira beroketak eta 16:30ean hasiko da proba. Beti bezala, entrenatzaileak jakinaraziko die joan behar duten igerilariei.

Beldurrak etxean utzi eta zorte on guztioi!

Post hau KZL jardunaldiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.