Oihana Goenaga eta Eva Astigarraga Euskadiko Selekzioarekin

CARTELEuskadiko Igeriketa Federazioak Jon Aizpuru, Oihana Goenaga eta Eva Astigarraga igerilariak aukeratu ditu, datorren zapatuan eta igandean (urtarrilaren 31ean eta otsailaren 1ean) Castellonen jokatuko den infantil eta junior mailako Elkargo Autonomikoen arteko Espainiako Txapelketan parte hartzeko. Azkenean,  Jon Aizpuru ez da Castellonen izango, aste horretan eskolako azterketak dituelako.

Txapelketan proba hauetan hartuko dute parte:

  • Oihanak 50 libre, 100 libre, 200 libre eta 400 libre banakako frogetan hartuko du parte.
  • Evak 100 bular eta 200 bular banakako frogetan hartuko du parte.

Horiez gain, erreleboko frogetan era lehiatuko dute. Ziur gaude, ilusioz eta gogotsu ordezkatuko dutela Euskadiko selekzioa eta, uretan duten guztia emango dutela.

Zorte on!

Advertisements
Post hau Espainiako txapelketak, Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.