Ostegunean hasi eta igandea bitartean, infantil eta junior mailako igerilariek neguko zitarik garrantzitsuena dute Neguko Espainiako Txapelketan, Cadizen (Andaluzia).
Jon Aizpuruk (juniorra), Oihana Goenagak (juniorra), Eva Astigarragak (juniorra), Aiora Beristainek (juniorra), Jone Goenagak (infantila), Nerea Berasategik (infantila), Paula Urrestillak, (infantila), Maialen Sudupek (infantila) eta Maitane Goenagak (infantila) asteazkenean, animoz beteta, bidaiatuko dute Cadizera. Txapelketa honi begira egin dute prestakuntza eta ziur gaude duten guztia emango dutela ahal den denborarik eta posturik onenak lortzeko.
Guztien artean 18 probetan parte hartuko dute, 16 bakarkako eta 2 erreleboetan.
Zorte on eta egurre!