Izarraitzeko 24 gaztetxo izango dira Legazpin

IMG_0051Igandean, martxoak 8, Eskolarren 50 metrotako proben sariko FINALAK jokatuko dira Legazpiko Bikuña igerilekuan. Bertan, gure taldeko 24 igerilarik hartuko dute parte. Aurreko zapatuan Oñatin ospatutako kanporaketetan lortu zituzten finaletako txartelak.

Autobusa 8:00ean abiatuko da igerileku aurretik. Beraz, ordurako azaltzea eskatzen dugu. Beroketak 9:00ean hasiko dira, eta txapelketa, 10:00ean.

Zorte on denei!

Advertisements
Post hau KZL, Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.