Gipuzkoako Neguko Txapelketa, Tolosan

OLYMPUS DIGITAL CAMERAZapatu eta igande honetan, infantil, junior eta absolutuen Gipuzkoako Neguko Txapelketa izango da, Tolosan. Txapelketa hau, otsailaren 7 eta 8an jokatzekoa zen baina eguraldi tarteko bertan behera geratu zen Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Federazioaren erabakiz.

Txapelketa hiru jardunaldietan jokatuko da, zapatuan goizez eta arratsaldez eta igandean berriz, goizez. Goizeko jardunaldiak 9:30etan hasiko dira eta arratsaldekoa 17:00etan.

Gure taldeko 9 igerilari (3 mutil  eta 6 neska) izango dira lehian eta proba hauetan hartuko dute parte:

• Ainhoa Goenaga: 50 metro libre, 50 metro bizkar eta 100 metro bizkar.

• Pablo Etxeberria: 1500 metro libre, 400 metro libre, 50 metro libre eta 100 metro bizkar.

• Jon Aizpuru: 100 metro libre, 200 metro libre, 200 metro estilo eta 400 metro estilo.

• Oihana Goenaga: 200 metro libre eta 200 metro tximeleta.

• Iñaki Etxeberria: 100 metro libre, 50 metro tximeleta, 200 metro libre eta 100 metro bular.

• Nerea Berasategi: 100 metro libre eta 50 metro bular.

• Paula Urrestilla: 100 metro libre.

• Maialen Sudupe: 400 metro libre, 100 metro bizkar eta 400 metro estilo.

• Maitane Goenaga: 200 metro bular.

Horiez gain, erreleboko probatan hartuko dute parte.

Zorte on eta aupa Izarraitz!

 

Advertisements
Post hau Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.