Izarraitz Igeri Elkartea KORRIKArekin

19-korrikaBadator Korrika 19!

Igandean, martxoaren 22an, Korrika iritsiko da Azpeitira. Aurten ere, Izarraitz Igeri Elkarteak, beste talde askoren artean Korrikan parte hartuko du. Lekukoa Landeta auzoko Gazte biribilgunean (20:29ean) hartuko dugu eta Lapatx parean, Bildu-Ernai-Sarekoei emango diegu.

Lerro hauetatik igerilari eta gurasoak animatu nahi ditugu Izarraitz Igeri elkartearen izenean Korrikan parte hartzera.

Beraz, 20:15an Gazteko biribilgunera azaltzeko deia luzatzen dugu. (taldeko kamiseta edo sudaderarekin)

Post hau Oharrak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.