Aldaketak Euskal Selekzioan CSD txapelketarako

20140518-Gipuzkoako Igeriketa Txapelketa_JLL_00114

Euskadiko Igeriketa Federaziotik email hau jaso genuen apirilaren 1ean:

“Egun on, CSD txapelketarako behin-betiko selekzioa bidaltzen dizuegu”. 

Egun horretan jaso genuen zerrendan, Joanes Astigarraga zegoen aukeratuen artean.

Apirilaren 7an, bigarren email bat jaso genuen Euskadiko Igeriketa Federaziotik:

“Egun on, Espainiako elkargo autonomikoen arteko alebin Txapelketako selekzioa eguneratuta bidaltzen dizuet. Selekziotik lau igerilari irten dira eta hiru sartu. Bajaren bat egon ezean hau izango litzateke behin-betiko selekzioa”.

Bigarrengo zerrendan, albiste bat ona eta beste bat txarra. Ona, Iñaki Etxeberria aukeratua izan zela eta txarra, Joanes Astigarraga, selekziotik “irtendako” igerilarietako bat zela.

Iruditzen zaigu, Izarraitz Igeri Elkartea osatzen dugun guztioi, adin hauetako igerilariarekin ezin dela horrela ibili zerrendak egiteko garaian. Hau esan eta, Joanesi lanean gogor jarraitzeko animatzen dugu eta Iñaki Etxeberriari berriz, zoriondu, Euskal selekzioaren deiagatik.

Iñaki Etxeberriak, 100 metro libre eta 200 metro libre probetan hartuko du parte.

Zorte on Iñaki eta animo Joanes!

Post hau Espainiako txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.