Asteburu polita eta baikorra izan dute gure igerilariek

10431703_855750454522064_875992322515231895_n     11119301_855749964522113_1112686405134374820_n    11263092_834788123235312_8119260264322456367_n    11205983_856267047803738_551611486024801791_nPasa den aste bukaeran gure igerilariek lau txapelketetan hartu dute parte: Donostian, Bergaran, Errenterian eta Valladoliden hain zuzen ere.

Honako hauek izan ziren emaitzak:

– Igeriketa Egokituko IV. Open Castilla Leon (Valladolid).

Valladoliden jokatu zen Igeriketa Egokituko IV. Open Castilla Leon Saria. Iker Aizpuruk bertan parte hartu zuen, Espainiako Igeriketa Egokituko Gazte selekzioarekin.
Xabi Torres igeriketa egokituko hautatzaileak, teknifikazio jardunaldiak antolatu zituen 20 igerilariekin. Iker, oso gustura ibili zen eta beste probintzietako igerilariek ezagutzeko aukera izan zuen.

– III. GIF Saria (Donostiako Paco Yoldi igerilekuan).

Infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek 3. GIF Saria izan zuten zapatu honetan. Orokorrean nahiko txukun ibili dira gure taldeko igerilariek. Aipagarriena, Jon Aizpuruk 50 metro librean lortutako Udako Espainiako txapelketarako gutxiengo berria izan zen. III. GIF sariko sailkapen orokorrean, nesketan, Oihana Goenagak lortu zuen lehen postua eta mutiletan berriz, Jon Aizpuruk, bigarrengo postua.

– Udaberriko Ligako 2. jardunaldia (Bergara).

Maider Etxezabal eta Naiara Perez igerilariek Udaberriko Ligako hirugarren jardunaldian izan ziren Bergarako igerilekuan. Biek gustura etorri ziren egindako lanarekin, gero eta denbora hobeagoak lortzen ari bait dira.

– VII. Sara Carracelas Saria (Errenteria).

Oarsoaldea Igeriketa Elkarteak, Gipuzkoako Igeriketa Federazioak eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak VII. Sara Carracelas igeriketa egokituko saria antolatu zuten pasa den zapatuan. Errenteriako Galtzaraborda kiroldegian izan ziren gure taldeko Ander Idoeta eta Lander Uria txapelketa horretan parte hartzen. Biek maila ona erakutsi zuten eta gustura etorri ziren egindako lanarekin. Hauek, ez ziren esku hutsik itzuli etxera, domina bana eta motxilatxo banarekin etorri bait ziren Azpeitira.

Zorionak ekipo eta animo, bide onetik goaz!

Advertisements
Post hau Igeriketa egokitua, Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.