Alebinak eta eskolartekoak bikain

Pasa den asteburuan, Izarraitz Igeri Elkarteko alebinak eta eskolartekoak Gipuzkoako Txapelketan izan ziren, Legazpiko Udal igerilekuan.

Zapatuan, Intza Odriozola, Uxue Etxeberria, Ilazki Odriozola, June Zubizarreta, Leiane Lopetegi, Maialen Aiertza, Alazne Sudupe eta Iker Aizpuru, Alebinen Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa-Igerilari Osoa lehiaketan parte hartu zuten. Bertan, 2003 eta 2004. urteetan jaiotako mutilak eta 2004. urtean jaiotako neskak aritu ziren.

Igerilari bakoitzak, lau probatan lehiatu zen. Goizean, 50 metro tximeleta eta 100 metro bizkar probak izan zituzten, eta arratsaldean, 100 metro bular eta 100 metro libre probak.
Sailkapen orokorra egiterakoan, proba bakoitzaren emaitzak kontutan hartzen dira, horregatik txapelketari Igerilari Osoa Txapelketa deitzen zaio.

Orokorrean, gure taldeko igerilariak oso txukun aritu ziren txapelketan. Aurrez zituzten denborak hobetzea lortu zuten proba gehienetan.

Emaitzei dagokionez, Uxue Etxeberria aurreko postuetan izan zen lau probetan, eta horren harira, urrezko domina eta txapela lortu zuen sailkapen orokorrean. Mutiletan, Iker Aizpuruk ez zuen lortu podiumera igotzea, baina hala ere, txapelketa bikaina burutu zuen.

Igandean, berriz, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa jokatu zen, eta bertan izan ziren 2001 eta 2002. urtetan jaiotako mutilak eta 2003. urteko neskak.Azpeitiko bi igerilarik hartu zuten parte: Iñaki Etxeberriak eta Joanes Astigarragak. Hauek ere bikain aritu ziren txapelketa guztian. Iñakik bi urrezko domina lortu zituen eta Joanesek berriz, zilarrezko domina bat eta brontzeko beste bat.

Honako emaitzak lortu zituzten gure taldeko Eskolarrek:

Iñaki Etxeberriak, 100 metro tximeletan (1.) eta 100 metro librean (1.).
Joanes Astigarragak, 200 metro bizkarren (3.) eta 100 metro bizkarrean (2.).

Zorionak eta segi gogor prestatzen !

11295684_864473253649784_2531713669061906702_n    10440987_864473540316422_4980317631300976856_n

Advertisements
Post hau KZL, Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.