Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariek 3 sariketa desberdinetan hartu dute parte joan den asteburuan. Udako Txapelketa garrantzitsuak bertan direla eta, hilabeteetan eginiko lana azaleratzen doa pixkanaka.
Ostiral arratsaldean Jon Aizpuruk Eibarko San Juan Sarian hartu zuen parte. Lau proba jokatu ondoren, finalean sartzea lortu zuten eta bigarren postua eskuratu zuen sailkapen orokorrean.
Zapatu goizean, ia talde guztia, Tolosako San Juan sarian izan ziren lehiatzen. Guztiek lan bikaina bete zuten Tolosako sari honetan eta aipagarriena Oihana Goenagaren 3. postua sailkapen orokorrean eta Maialen Sudupek Espainiako Udarako Txapelketarako lortu zuen gutxiengo berria 100 metro bizkar proban.
Arratsaldean, berriz, Irungo San Martzial Sarian hartu zuten parte asteburua amaitzeko. Asteburu guztiko nekea ez zen nahikoa izan eta, Irungo sarian ere, denbora onak eta aurreko postuetan sailkatu ziren ia guztiek.
Asteburu honetan lorturiko emaitza onak indarra ematen die gure igerilariei denboraldiko azken txanpari aurre egiteko.
Animo neska-mutilak!