Izarraitzeko igerilariek lau hitzordu dituzte asteburuan

Cartel Campeonato EuskalHerriaAste bukaera honetan, Izarraitz Igeri Elkarteko kideek lau txapelketatan hartuko dute parte, Gazteizen, Bermeon, Santurtzin eta Lekeition.

Hasteko, zapatuan eta igandean, junior, absolutu eta igeriketa egokituko igerilariek, Udako Euskal Herriko Txapelketa izango dute. Txapelketa Gasteizen (Mendizorrotzako igerilekuan) izango da, 10:00ean hasita. Arratsaldeko jardunaldiak, berriz, 17:00etan hasiko dira. Azpeititik zortzi igerilari joango dira Gasteizera eta honako hauek dira; Ainhoa Goenaga, Pablo Etxeberria, Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga, Aiora Beristain eta Iker Aizpuru.

Zapatu goizean berriz, II. Bermeo-Mundaka Itsas zeharkaldia izango da eguardiko 12:00etan hasita. Proba honetan gure taldekideak (Masterrak) honako hauek izango dira; Julen Agirrezabalaga, Eider Orbegozo, Julen Esteban, Jose Antonio Circujano, Alberto Circujano, Nagore Alberdi, Aitzol Agirregomezkorta, Iñaki Etxeberria, Iosu Arozena, Leire Ceciaga, Ainhoa Olazabal eta Aitzol Apalantza.

Hirugarren hitzordua, II. Sarturtzi-Bilbo Igerialdia izango da. Proba hau, igandean, goizeko 9:00etan hasiko da eta 13.519 metroko igerialdia egin beharko dute. Igerialdi honetan, gure taldeko igerilari batek hartuko du parte, Rafa Zubeldiak.

Azkeneko zita, Lekeition izango dugu igande goizean baita ere. Bertan, I. Kilin Kala zeharkaldia jokatuko da eta taldeko hiru igerilari joango dira, Edu Sudupe, Maialen Sudupe eta Alazne Sudupe.

Zorte on guztioi!

758S

Post hau Euskal Herriko Txapelketak, Igerialdiak, Masterrak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.