Pablo Etxeberria Euskal Selekzioarekin izango da Itsas Joko Atlantikoetan

imagePablo Etxeberria azpeitiar igerilariak Euskal Selekzioaren deia jaso du, Euskal Herrian, Orio eta Zarautzen, jokatuko diren XXI. Itsas Joko Atlantikoaken parte hartzeko.

Itsas Joko Atlantikoak Bretainian sortu ziren 1995eko urtean, eta Europa Atlantikoko eskualde eta nazionalitateetako kirol, turismo eta kulturaren arloko sustapenak ekitaldi bakar batean biltzeko helburuarekin jaio ziren. Hori lortzeko modurik onena, itsasoarekin estuen lotuta dauden espezialitateetan lehiatzea izan zen: surfean, belan, arraunean, igeriketan, piraguismoan, urpeko jardueretan, eta abar. Euskadik, dagoeneko, egiteko nabarmena betetzen du lehiaketa horretan, eta gero eta ezagunagoa den eta zalantzarik gabeko kalitatea duen partaidetza du.

Datorren astean, uztailaren 13tik 17ra bitartean, 15 eskualdetatik etorriko diren kirolariak elkartuko dira elkarbizitza adeitsu eta lagunarteko lehia giroan. Irlanda, Galizia, Bretainia, Portugal, Eskozia, Gales, Asturias, Kantabria, Katalunia, Normandia, Akitania, eta beste hainbat tokitako kirolariekin batera lehiatuko da Euskadi.

Pablok, 1500 metro, 3000 metro eta 4 x 1000 metro errelebo misto itsas zeharkalditan hartuko du parte.

Zorte on!

Post hau Igerialdiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.