Izarraitzekoek bikain Espainiako Igeriketa Txapelketan

11745570_896164923813950_5926919540147904640_nPasa den astean, uztailaren 8an hasi eta uztailaren 12ra bitartean, Espainiako Junior eta Absolutuen Udako Txapelketa jokatu da Bartzelonako, Picornell igerilekuan. Bertan izan dira gure taldeko igerilari hauek: Ainhoa Goenaga (1997), Jon Aizpuru (1998), Oihana Goenaga (1999) eta Aiora Beristain (2000).

Oihana Goenagak, emaitza ezin hobeak lortu ditu. Urrezko domina bat ekarri du Azpeitira, Euskadiko 16 urtekoen bi errekor berri, Euskadiko absolutu errekor berri bat eta hiru marka pertsonal. Orokorrean, txapelketa bikaina burutu dute gure taldekideak. Ainhoa Goenagak ezin izan du asko entrenatu eta hala ere, final baten sartzea lortu zuen eta beste hirurak berriz, ia proba guztietan marka pertsonalak egin dituzte.

Oihana Goenaga, Euskaditik joan ziren igerilarien artean, esanguratsuenetako bat izan da. Pixkanaka-pixkanaka izugarrizko palmaresa lortzen ari da.

Banan-banan hauek izan dira lorpenak:

Oihana Goenaga:

  • 50 metro librean; 4. postua, 16 urtekoen Euskadiko marka berria eta marka pertsonala (27:27).
  • 100 metro librean; 5. postua (58:62).
  • 200 metro librean; urrezko domina eta marka pertsonala (2:05:64).
  • 200 metro estiloetan; 4. postua junior mailan, 13. postua absolutu mailan, Euskadiko absolutu eta 16 urtekoen errekor berriak eta marka pertsonala (2:22:94).

Jon Aizpuru:

  • 50 metro librean; 18. postua eta marka pertsonala (25:14).
  • 100 metro librean; 32. postua (55:69).
  • 200 metro librean; 29. postua eta marka pertsonala (1:59:26).
  • 200 metro estiloetan; 7. postua, marka pertsonala eta gutxiengo absolutua (2:12:69).

Aiora Beristain:

  • 50 metro librean; 26. postua.
  • 100 metro librean; 12. postua eta marka pertsonala (1:00:99).
  • 200 metro librean; 27. postua eta marka pertsonala (2:14:87).

Ainhoa Goenaga:

  • 50 metro bizkarren; 49. postua (32:29).
  • 100 metro bizkarren; 32. postua (1:07:69).
  • 200 metro bizkarren; 14. postua B finalean (2:22:92).Domina eta ohoreak igerilariek jaso badituzte ere, Omar Urbietarekin ezin dugu ahaztu, entrenamenduen plangintza eta eguneroko lana oso ondo burutu bai du. Zorionak Omar Izarraitz Igeri Elkartetik, lan bikaina egin duzue. Orain, merezitako atsedenaldi luzea izango dute denboraldi berria hasi arte.

Zorionak eta gozatu oporretan!

————————————————————————————————

Bestalde, zapatuan, 76. Itsasbidea Igeriz zeharkaldia ospatu zen bilbon. Izarraitz Igeri Elkartetik Pablo Etxeberriak eta Uxue Etxeberriak parte hartu zuten.

Zeharkaldi nagusian, irabazlea gure taldeko Pablo Etxeberria izan zen.

Aurretik, txikiak lehiatu ziren eta, gure ordezkaria Uxue Etxeberria izan zen bertan. Gazteenetakoa izan arren, ondo moldatu zen eta hurrengo zeharkaldietan parte hartzeko gogoarekin etorri zen Azpeitira.

Zorionak guztioi!

 

Advertisements
Post hau Sin categoría atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.