Izarraitzekoak gustura Getaria-Zarautz Itsas zeharkaldian

Atzo, igandea, Izarraitz Igeri Elkarteko ia 40 igerilarik parte hartu zuten 45. Getaria-Zarautz Itsas Zeharkaldian.

Aurrenik, 10:30etan, infantil mailako 115 igerilari irten ziren Zarautzeko hondartzatik, 800 metroko luzera zuen igerialdia egiteko. Gure taldeko 12 igerilarik, (9 neska eta 3 mutil) hartu zuten parte.  Denak txukun ibili ziren, batzuentzat lehen esperientzia zen itsasoan baina hala ere ondo moldatu ziren olatu arteko lehiaketan. Neskatan, Paula Urrestilla izan zen bigarrena helmugara iristen.

Hona hemen igerilari bakoitzak lortutako postuak:

Neskak:

  • Paula Urrestillak (2002) 2. postua.
  • Maialen Sudupek (2002) 6. postua.
  • Nerea Berasategik (2001) 9. postua.
  • Uxue Etxeberriak (2004) 30. postua.
  • Ane Odriozolak (2001) 32. postua.
  • Elena Otaegik (2004) 40. postua.
  • Maria Otaegik (2001) 45. postua.
  • Ilazki Odriozolak (2004) 54. postua.
  • Alazne Sudupek (2004) 57. postua

Mutilak:

  • Martin Zurutuzak (2001) 24. postua.
  • Iker Aizpuruk (2004) 40. postua.
  • Haritz Iturzaetak (2004) 46. postua.

Ondoren, 12:00etan hasi zen helduen zeharkaldia Getariako portuan. 1.800 igerilariak bost taldetan atera ziren, aurrez eginiko denboraren arabera. Izarraitzeko 25 bat igerilarik hartu zuten parte, eta ia guztiak oso gustura gelditu ziren lortutako denborekin. Gure taldeko master gehienek, gorriz margotuta zuten egutegian Getaria Zarautz Itsas Zeharkaldia eta ez zuten hutsik egin. Askorek, atzo lortu zuten denborari esker, hurrengo urtean aurrenetako txandetan irtengo dira Getariko portutik.

Emaitza esanguratsuenak honako hauek izan ziren: Pablo Etxeberriak 14. postua eta 9. senior mailan, Rafa Zubeldiak 34. postua eta 8. master mailan eta Leire Ceciagak 116. postua eta 4. master mailan.

Hurrengo proba, abuztuaren 1ean ospatuko da Hondarribiko hondartzan, Txingudiko Badiako XI Igerialdia. Proba honetarako, momentuz, Rafa Zubeldia eta Leire Ceciaga daude izena emanda.

Zorionak guztioi eta segi horrelaxe!

                   

Advertisements
Post hau Igerialdiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.