Udako Espainiako Infantilen Txapelketarekin, bukatu da igerilekuko denboraldia

                        Argazkian, Aitzol, Maitane, Paula, Maialen, Nerea eta Jone

Abuztuaren 3an hasi eta abuztuaren 6ra bitartean, Udako Espainiako Infantilen Txapelketa jokatu da Sabadellen (Katalunia), Carles Ibars igerilekuan. Bertan, gure taldeko Jone Goenaga (2001), Nerea Berasategi (2001), Paula Urrestilla (2002), Maialen Sudupe (2002) eta Maitane Goenaga (2002) izan dira lehian eta Aitzol Agirregomezkorta, entrenatzaile lanetan. Taldeko infantilek, Sabadelleko txapelketa zuten denborandiko hitzordurik garrantzitsuena.

Emaitzak ikusirik, ezin esan aurreikusitako helburu guztiak bete dituztela gure igerilariek. Garbi dago, Espainiako txapelketetan izugarrizko maila egoten dela eta oso zaila dela aurreko postuetan ibiltzea, horrez gain, Espainiako infantilen txapelketara joan diren igerilarientzat, denboraldia luze joan da. Hala ere, Sabadelleko txapelketara joatea, denboraldian zehar gogor eta gogoz lana egitearen saria izan dute gure taldeko bost neska gaztetxoek.

Guztira hamazazpi probetan parte hartu dute, hamalau bakarkakoetan eta hiru erreleboetan.
Hona hemen txapelketako emaitzak:

Orain atsedena hartzeko garaia iritsi zaie, denboraldia luzea eta neketsua izan baitute.
Zorionak denboraldian zehar egin duzuen esfortzuagatik eta orain, txapelketa hau ahaztu eta merezitako oporrak disfrutatu!

Post hau Espainiako txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.