Emaitza politak Irlako Itsas Zeharkaldian

11898568_921703264593449_8604837110487764322_n

Zapatuan, abuztuak 29, Irlako XVIII. Igeriketa Zeharkaldia ospatu zen Donostiako badian. Azkenean, Izarraitz Igeri Elkarteko hamahiru igerilarik parte hartu zuten, bost infantil mailan eta zortzi helduen zeharkaldian.

Aurrenik, 16:00etan, infantil mailako 76 igerilari irten ziren, 44 neska eta 32 mutil, Donostiako hondartzatik, 600 metroko luzera zuen igerialdia egiteko. Guztiek igerialdi polita burutu zuten eta aipagarriena Maialen Suduperen bigarren postua izan zen.
Bakoitzaren postuak honako hauek izan ziren; Maialen Sudupek 2. postua, Iker Aizpuruk 26. postua, Uxue Etxeberriak 31. postua, Ilazki Odriozolak 39. postua eta Alazne Sudupek 40.

Ondoren, 17:00etan, hasi zen helduen zeharkaldia leku berdinetik. Ia 500 igerilari ordu horretarako prest zeuden Atletiko San Sebastianen egoitzaren ondoan. Helmuga, hondartzako toki berdinean zegoen eta guztira, 3.000 metro egin behar izan zuten igerilariak Santa Klarako irla zeharkatuz. Lehen aipatu bezala, Izarraitzetik zortzi igerilarik hartu zuten parte. Bakoitzak bere neurrian, maila ona erakutsi zuen. Aipagarriena, Leire Ceciagak lortutako 2. postua emakumezkoen master mailan.

Izarraitzekoak honako postuak lortu zituzten:

  • Iñaki Etxeberria: 63. eta 9. master 2 mailan.
  • Leire Ceciaga: 66. eta 2. master mailan.
  • Alberto Circujano: 109. eta 34. master mailan.
  • Jose Antonio Circujano: 140. eta 45. master mailan.
  • Aiora Beristain: 163. eta 22. senior mailan.
  • Maialen Aizpuru: 165. eta 23 senior mailan.
  • Aitzol Apalantza: 213. eta 57 senior mailan.
  • Edu Sudupe: 360. eta 124 master mailan.

11940699_921652787931830_5854291018107937353_n

Bestalde, Rafa Zubeldia Cies irlatik Vigorainoko itsas zeharkaldian izan zen. Zeharkaldiak 10 kilometro ditu eta oso gustura gelditu zen egindako denborarekin (nahiz eta orandik ez argitaratu denbora ofizialik, 2 ordu eta 35 minutu behar izan zituen gutxi gora-behera).

Informazio gehiago:

ARGAZKIAK

https://www.desafioislascies.com/travesia-desafioislascies-10k/

Zorionak guztiei!

———————————————————————————————–

Datorren zapatuan eta Bermeoko portuan, III. Salome Campos Igerialdian izango dira Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariak.

Hemendik animo eta zorterik onena opa nahi diegu guztiei.

Advertisements
Post hau Igerilariak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.