Saturraranen (igerialdi luzekoak) eta Mutrikun (igerialdi motzekoak) hasi eta Debako hondartzaraino igeri egin ohi dute Flysch Beltza Itsas zeharkaldian. Zapatukoan ordea, itsasoa zakar zegoela eta, ekitaldia hasi baino lehenago ibilbidea aldatzea erabaki zuten Urbat elkarteko antolatzaileek. Azkenean, Debako itsasadarrean egin ziren bi probak.
Izarraitz Igeri Elkartetik bost igerilarik parte hartu zuten; Maialen Aizpuruk eta Nerea Berasategik proba motzean eta, Alberto Circujanok, Jose Antonio Circujanok eta Iñaki Etxeberriak berriz, proba luzean.
Denboraldiko azkeneko itsas zeharkaldi ofiziala izan zen eta gustura gelditu ziren egindako lanarekin gure taldekideak. Hona hemen bakoitzaren postuak eta denborak:
- Proba motzean (3000 metro):
- Nerea Berasategik, 18. postua 1:01:32 denborarekin
- Maialen Aizpuruk, 19. postua 1:01:33 denborarekin
- Proba luzean (6000 metro):
- Iñaki Etxeberriak, 17. postua 1:46:02 denborarekin
- Alberto Circujanok, 54. postua 2:03:14 denborarekin
- Jose Antonio Circujanok, 57. postua 2:05:27 denborarekin
EMAITZAK:
Zorionak guztiei!