Izen emateak zabalik eguerditako ordutegian

Denboraldi berriari martxa hartu ondoren eta igerilarien ordutegiak finkatu ondoren, Izarraitz Igeri Elkarteak izen emateak irekiko ditu txikienentzat eguerdietako ordutegian, hau da, 12:50tatik – 13:50-etara.

Norentzat da posible izena ematea?

  • 2004-2009 bitartean jaiotako umeentzat

Gainontzeko ordutegietarako itxaron zerrenda bat zabalduko da gaur arratsaldetik hasita. Itxaron zerrenda honetan sartu ahal izateko, beharrezkoa da umearen izen abizenak eta jaiotza data bidaltzea izarraitz.ie@hotmail.com helbidera.

Post hau Sin categoría atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.