Test, KZL1. jardunaldia eta Alebinen 2. jardunaldia

Pasa den Larunbatean, Izarraitz Igeri Elkarteko gaztetxoek Eibar-en egin zuten igeri.

Guztira 31 igerilari joan ziren eta batzuentzat lehenengo aldia izan zen txapelketa batetara joaten zirela. Besteentzat berriz nahiz eta lehenengo aldia ez izan, txapelketek ekartzen duten urduritasun punttua kudeatzeko aukera paregabea izan zen.

Gure gaztetxoek maila ona erakutsi zuten eta orokorrean oso gustura ibili ziren, benetan pozgarria da hori.

Aurtengo denboraldia hasi besterik ez da egin eta txapelketa gehiago izango dituzte beraien trebetasunak erakutsi ahal izateko.

Segi horrela!!!!

Post hau Alebinen liga, KZL jardunaldiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.