Ainhoa, Jon eta Oihana Neguko Espainiako Txapelketara

Datorren asteburuan, azaroaren 27tik  29ra bitartean, Espainiako Absolutuen Neguko Txapelketa jokatuko da Gijonen. Espainiako 518 igerilarik hartuko dute parte, eta bertan izango dira gure taldeko Ainhoa Goenaga, Jon Aizpuru eta Oihana Goenaga, Omar Urbieta entrenatzailearen gidaritzapean.

Ainhoak 50 metro bizkar, 100 metro bizkar eta 200 metro bizkar probetan hartuko du parte, Jonek 200 metro estiloan eta Oihanak, berriz, 50 metro libre, 200 metro libre, 400 metro libre eta 200 metro estilo probetan ariko da.

Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariek denboraldiko lehen zita garrantzitsua dute Gijoneko Santa Olaya igerilekuan. Txapelketa goiztiar horrek, martxa hartzen hasteko eta denboraldian zehar hobetu dezaketena begiratzeko aukera emango die.

Txapelketa hau, Espainiako Federazioko web orrian STREAMING bidez zuzenean eskeiniko dute.

Zorte on eta egurre!

Bestalde, eta taldeko txikientzat, Azkoitiako Zubi Aurre Igeri Elkarteak antolaturik, San Andres Igeri Saria ospatuko da zapatuan arratsaldeko 16:00etan.

Zorte on eta asko disfrutatu!

Post hau Espainiako txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.