Ainhoa Goenaga, Jon Aizpuru eta Oihana Goenaga sentsazio onarekin itzuli dira Gijondik. Bertan, espainiar estatuko igerilari onenak izan dira joan den aste bukaeran, Espainiako Absolutuen neguko txapelketan. 518 igerilari zeuden inskribatuta eta horien artean Izarraitz Igeri Elkarteko Ainhoa, Jon eta Oihana Goenaga. Hirurek azaldu dute euren maila eta gustura etorri dira, txapelketan izan den maila kontuan hartuta.
Denboraldi hasiera izateko, denbora onak lortu dituzte eta horrek lanean gogor jarraitzeko indarrak emango dizkie.
Hiruren artean, zortzi probetan hartu zuten parte eta aurrez dituzten marka pertsonaletik oso gertu ibili dira zazpi probetan. Oihana Goenagak, 200 metro librean marka pertsonala lortu zuen 2:03:82 denborarekin.
Orain, berriro, eguneroko entrenamenduak egitea tokatzen zaie hurrengo lehiaketak prestatzeko.
Zorionak eta segi prestatzen!