Pasa den larunbatean, gure taldeko txikienek (Benjamin eta Alebinak) Tolosako Paco Sanchez sarian hartu zuten parte.
Benjamin 1 kategoriako igerilariek bakarkako proba bat burutu zuten, eta Benjamin 2 eta Alebin kategoriako igerilariek 2 proba. Honez gain, erreleboetan 12x50m libreetako proban ere parte hartu zuten kategoria ezberdinetako erreleboa osatuz. Guztira, gure taldeko 31 igerilari izan ziren bertan.
Gure txikiek maila ona erakutsi zuten beste behin eta polita da hauek igerian ikustea. Gaztetxoak gogotsu datoz eta hori ona da taldearentzako eta igeriketarentzako. Entrenatzaileak gustura ziren igerilariek izandako portaerarekin.
Animo eta segi horrela!