Bi txapelketa astebukaeran

20150620_10-44_Canon 5d3_0303Astebukaera honetan bi txapelketatan hartuko dute parte Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutuek. Horrenbestez, Bergaran eta Galdakaon izango dira igerilariak.

Bergaran Gipuzkoako Taldeen Kopa jokatuko da, eta zapatuan eta igandean izango dira probak, goiz eta arratsaldeko jardunaldietan. Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak, berriz, 17:00etan. Izarraitzeko gizonezkoek Bergaran jokatuko den txapelketan lehiatuko dira eta honako igerilariak osatzen dute taldea; Pablo Etxeberria, Jon Aizpuru, Iñigo Altuna, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga eta Asier Ganzarain.

Bigarren hitzordua Bizkaian izango dute. Galdakaoko igerilekura Izarraitzeko emakumezkoen taldea joango da Euskal Herriko Taldeen Kopan parte hartzera, zapatuan eta igandean. Han, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako talde indartsuenak izango dira nor baino nor. Gure partaideak honako hauek izango dira; Ainhoa Goenaga, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga, Aiora Beristain, Jone Goenaga, Nerea Berasategi, Angela Ocio, Paula Urrestilla, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga.

Animo eta egurre ekipo!

Advertisements
Post hau Euskal Herriko Txapelketak, Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.