EMAITZA BIKAINAK ASTEBURUAN

IMG_5827Joan den asteburuan bi txapelketatan hartu zuten parte Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutuek. Izarraitzeko mutilek Bergaran jokatu zen Gipuzkoako taldeen arteko kopan eta neskak berriz, Euskal Herriko Taldeen Kopan Galdakaoko Urreta igerilekuan.

Iaz, Izarraitzeko neskek, Gipuzkoako kopan lehen postua lortu zuten. Aurten berriz, eta aurreko denboraldian lortutako emaitzei esker, Euskal Herriko kopan lehiatu dira Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako zortzi talde honenekin batera. Sailkapen orokorrean bostgarren postua lortu zuen gure neskan taldeak eta horrekin batera goi mailari eustea. Txapelketa hori Euskal Herrian taldeka jokatzen den garrantzitsuena da eta horrek erakusten du zer nolako maila dugun Azpeitian.

Lau jardunalditan banatuta zegoen txapelketa eta hasieratik postu onak eta denbora onak lortu zuten gure neskek. Ainhoa Goenaga, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga, Aiora Beristain, Jone Goenaga, Nerea Berasategi, Angela Ocio, Paula Urrestilla, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga izan dira taldea osatu duten igerilariak. Galdakaon parte hartu zuten Izarraitzeko igerilarien bataz besteko adina 14,5 urtekoa zen.

01Mutilen taldeari dagokionez, berriz, bakarkako probetan ondo lehiatu arren, taldeko sailkapenean ezin izan zuten lortu aurreko postuetan egotea, igerilari kopuru txikia dutelako. Pablo Etxeberria, Jon Aizpuru, Iñigo Altuna, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga eta Asier Ganzarain aritu ziren Izarraitz Igeri Elkartearen izenean Bergaran ospatu zen Gipuzkoako kopan.

Bi txapelketetan marka eta lorpen bikainak eskuratu dituzte gure kirolariak, hona hemen esanguratsuenak:

  • Euskal Herriko kopan:

– Marka pertsonalak: 23

– Neguko Espainiko minimak: 2 (Maialen Sudupe 200 estilo eta 200 bizkar)

– Udako Espainiko minimak: 3 (Maialen Sudupe 200 estilo eta 200 bizkar, Aiora Beristain 200 libre)

– Klubeko 14 errekor:

Oihana Goenaga: 200 tximeleta (16 urte-absolutua) eta 100 estilo (16 urte-absolutua)

Maitane Goenaga: 200 bular (13 urte) eta 100 bular (13 urte)

Ainhoa Goenaga: 200 bizkar (absolutua) eta 400 estilo (absolutua)

Maialen Sudupe: 100 bizkar (13 urte), 200 bizkar (13 urte), 100 tximeleta (13 urte) eta 200 tximeleta (13 urte).

Erreleboak: 4×50 libre, 4×100 libre, 4×200 libre eta 4×100 estilo

– 13 urteko EHko errekor bat : Maialen Sudupe (200 bizkar)

  •  Gipuzkoako Kopan:

– Marka pertsonalak: 17

– Udako espainiko minimak: 2 (Jon Aizpuru 200 eta 400 libre)

– Klubeko 7 errekor

Jon Aizpuru: 100 tximeleta (17 urte) eta 100 libre (17 urte- absolutua).

Joanes Astigarraga: 200 bizkar (14 urte) eta 100 bizkar (14 urte).

Iñaki Etxeberria: 100 libre (14 urte) eta 50 libre (14 urte).

Erreleboak: 4×50 libre.

Bi taldeen entrenatzaile den Omar Urbietaren lana ezinbestekoa izan da emaitza hauek gauzatzeko.

Zorionak guztiei eta segi lanean!

 

Post hau Euskal Herriko Txapelketak, Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.