Neguko Liga probintzialeko hirugarren jardunaldia Azpeitian

11027993_883347288429047_2383127972719368435_nInfantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko Liga Probintzialeko hirugarren jardunaldia izango dute zapatu honetan, Azpeitiko Udal igerilekuan. Jardunaldia 10:00etan hasiko da.

Izena eman duten Izarraitzeko igerilariak honako hauek dira:

– Jon Aizpuru (1998), juniorra

– Iñigo Altuna (1998), juniorra.

– Oihana Goenaga (1999), juniorra.

– Maialen Aizpuru (2000), juniorra.

– Eva Astigarraga (2000), juniorra.

– Aiora Beristain (2000), juniorra.

– Jone Goenaga (2001), infantila.

– Nerea Berasategi (2001), infantila.

– Angela Ocio (2001), infantila.

– Iñaki Etxeberria (2001), infantila.

– Joanes Astigarraga (2001), infantila.

– Asier Ganzarain (2001), infantila.

– Paula Urrestilla (2002), infantila.

– Maialen Sudupe (2002), infantila.

– Maitane Goenaga (2002), infantila.

Jardunaldia Izarraitz Igeri Elkarteak antolatu du, eta gure esker ona adierazi nahi diogu, Azpeitiko Udalari, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango genuelako horrelako lehiaketak antolatzea. Bestalde, txapelketa dela-eta, barkamena eskatu nahi diegu igerilekuaren erabiltzaileei, zapatu goizean sortuko dugun eragozpenagatik.

Era berean, ezin aipatu gabe utzi hurrengo asteburuan Neguko Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dela Azpeitiko igerilekuan bi egunez, zapatuan eta igandean, urtarrilak 16 eta 17, hain zuzen ere.

Zorte on denei!

Advertisements
Post hau Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.