Asteburu honetan, urtarrilaren 16an eta 17an, taldeko infantilek, juniorrek eta absolutuek Gipuzkoako Neguko Txapelketa izango dute jokoan, Azpeitiko udal igerilekuan. Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak, berriz, 17:00etan.
Beroketak egiteko, 08:30ean irekiko da igerilekua goizean eta arratsaldean, 15:30ean. Txapelketa neguko lehen lehiaketa garrantzitsua dute, eta helburu nagusia ez izan arren, lan ona egingo dutela ziur gaude.
Txapelketa Izarraitz Igeri Elkarteak antolatu du, eta gure esker ona adierazi nahi diogu Azpeitiko Udalari, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango genuelako horrelako lehiaketak antolatzea. Bestalde, txapelketa dela-eta, barkamena eskatu nahi diegu igerilekuaren erabiltzaileei, aste bukaera honetan sortuko dugun eragozpenagatik.
Zorte on guztiei!