Pasa de zapatuan, Zarauzko Aritzbatalde Kiroldegian, Igeriketa Egokituko Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen. Izarraitz Igeri Elkarko Lander Uria eta Iker Aizpuru izan ziren bertan, Konporta K.E. ordezkatuz.
Biek maila ona erakutsi zuten eta gustura etorri ziren egindako lanarekin. Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak azpimarratu zuen, giro bikainean lehiatu zirela igerilari guztiek txapelketa guztian.
Zorionak eta segi prestatzen!