Aste bukaera honetan lau txapelketetatan hartuko dute parte Izarraitz Igeri Elkarteko kideek: Valdemoron, Iruñean, Tolosan eta Azkoitian izango dira.
1.- Igeriketa Egokitutako Gazteen Espainiako Txapelketa (Valdemoro).Datorren zapatuan eta igandean, urtarrilak 30 eta 31, Lander Uria (2006) eta Iker Aizpuru (2004) taldekideak Valdemoron izango dira igeriketa egokituari dagokion Gazteen Espainiako Txapelketan parte hartzen. Txapelketa horretan Euskadiko Kirol Egokituko Selekzioarekin arituko dira.
Txapelketan proba hauetan hartuko dute parte:
– Landerrek 100 bizkar, 100 libre, 50 bizkar eta 50 libre banakako frogetan hartuko du parte.
– Ikerrek, berriz, 50 tximeleta, 50 bular, 100 libre eta 50 bizkar banakako frogetan hartuko du parte. Horiez gain, 4×50 estilo errelebo mistoan ere lehiatuko da.
2.- Neguko Euskal Herriko Junior Txapelketa (Iruña).
Zapatuan eta igandean junior mailako igerilariek Neguko Euskal Herriko Txapelketa izango dute. Txapelketa Iruñean (Anaitasuna igerilekuan) izango da, hiru jardunaldietan banatuta. Azpeititik lau igerilari joango dira Iruñeara eta honako probetan lehiatuko dira:
– Jon Aizpuru: 100 metro libre, 400 metro libre eta 200 metro libre.
– Oihana Goenaga: 100 metro libre, 100 metro bizkar, 200 metro libre eta 50 metro libre.
– Eva Astigarraga: 200 metro bular, 50 metro bular eta 100 metro bular.
– Aiora Beristain: 100 metro libre, 200 metro libre, 50 metro libre eta 50 metro tximeleta.
3.- Neguko Euskal Herriko Infantilen Txapelketa (Tolosa).
Zapatuan eta igandean baita ere, infantil mailako igerilariek, Neguko Euskal Herriko Txapelketa izango dute. Txapelketa Tolosan (Usabal Kiroldegiko igerilekuan) izango da, lau jardunaldietan banatuta. Azpeititik bederatzi igerilari joango dira Tolosara eta honako probetan lehiatuko dira:
– Jone Goenaga: 100 metro libre, 50 metro libre eta 200 metro libre.
– Nerea Berasategi: 100 metro libre, 100 metro estilo eta 200 metro libre.
– Angela Ocio: 200 metro bizkar, 100 metro bizkar, eta 200 metro estilo.
– Iñaki Etxeberria: 100 metro libre, 50 metro libre eta 200 metro libre.
– Joanes Astigarraga: 200 metro bizkar, 100 metro libre eta 100 metro bizkar.
– Asier Ganzarain: 50 metro libre, 100 metro libre eta 200 metro libre.
– Paula Urrestilla: 50 metro libre, 100 metro libre eta 200 metro libre.
– Maialen Sudupe: 100 metro tximeleta, 200 metro estilo eta 400 metro estilo.
– Maitane Goenaga: 100 metro estilo, 200 metro libre eta 100 metro libre.
4.- Alebin eta benjamin igerilariak Azkoitian izango dira zapatuan.
Zapatuan, arratsaldez, Izarraitz Igeri Elkarteko benjaminek eta alebinek Azkoitiko igerilekuan izango dute hitzordua. Benjaminen probak 15:30etan hasiko dira eta alebinenak berriz, 17:00etan.
Lehiaketa Azkoitian denez, autobusik ez dugu jarriko, eta bi zita desberdin izango ditugu kotxeak antolatzeko:
- Benjaminek: 14:15etarako Azpeitiko igerileku aurrean.
- Alebinak (2004. urtean jaiotako neskak): 16:00etan Azpeitiko igerileku aurrean.
Benjaminek ligako 2. jardunaldia izango dute eta alebinek berriz, 4. jardunaldia ospatuko dute.
Zorte on guztioi eta egurre!