Izarraitzekoak gustura Oviedon

hirukoteJon Aizpuru, Eva Astigarraga eta Maialen Sudupe igerilariak Oviedon izan dira asteburuan, Euskadiko selekzioarekin, infantil eta junior mailako Autonomia Erkidegoen arteko Espainiako Txapelketan parte hartzen.

Euskadiko selekzioa ordezkatzen Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako infantil eta junior mailako 39 igerilari izan ziren. Txapelketa honek, aukera paregabea ematen die beste taldeetako igerilariekin harremanak egiteko eta sendotzeko. Euskadik infantiletan hamargarren postua eta juniorretan zortzigarren postua lortu zituen. Herrialde Katalanak, Madril eta Andaluziako selekzioak izan ziren podiumera igo zirenak.

Izarraitzeko igerilariek, bakarkako probetan, honako postuak lortu zituzten:

– Jon Aizpuruk, 50 metro librean 16. postua eta 200 metro estiloan 10. postua.

– Eva Astigarragak, 100 metro bularren 17. postua eta 200 metro bularren 17. postua.

– Maialen Sudupek, 200 metro bizkarren 16. postua; 100 metro tximeletan 21. postua; 200 metro tximeletan 20. postua eta 400 metro estiloan 19. postua.

Horiez gain, erreleboetan ere parte hartu dute gure taldekieak.

Maialen Sudupek, lau marka pertsonal eta lau klubeko errekor berri ezarri ditu Oviedoko txapelketan. Beste biek, bere denboretan ibili dira, eta kontutan hartzen badugu sasoi honetan karga handiko entrenamenduan egiten ari direla, denbora txukunak lortu dituzte. Txapelketa honi esker, otsailaren 27tik martxoaren 1era, Terrassan  izango den infantilen eta juniorren Neguko Espainiako txapelketan izango dituzten arerioak ikusi ahal izan dituzte. Oraindik hiru aste dituzte sasoia hobetzeko, eta ziur gaude, saiatuko direla helburu hori lortzen.

Terrassako txapelketa aurretik, Euskal Herriko Absolutuen txapelketa izango dute Iruñako Amaya igerilekuan.

Zorionak eta segi prestatzen!

Post hau Espainiako txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.