Bi domina Euskal Herriko Neguko Absolutuen Txapelketan

12729013_749240151844485_3531945344266492344_n

txapeldunorde

Joan den asteburuan, otsailaren 20 eta 21ean, Euskal Herriko Neguko Absolutuen Txapelketa jokatu zen, Iruñeko Amaya igerilekuan. Bertan lehiatu ziren Ainhoa Goenaga eta Pablo Etxeberria, Izarraitz Igeri Elkarteko kideak; biak absolutuak. Negu denboraldiko azken aurreko zita garrantzitsuena zuten asteburukoa, eta urrezko domina bat eta zilarrezko beste bat lortuta itzuli ziren Azpeitira.

Igerilari bakoitzak lortutako postuak honako hauek izan ziren:

– Ainhoa Goenaga: 200 bizkar (1.), 100 bizkar (2.), 50 bizkar (4.) eta 50 libre (24.).
– Pablo Etxeberria: 50 bizkar (5.), 100 bizkar (15.) eta 100 libre (33.).

Neguko Txapelketa horretan parte hartzeko gutxiengoa zuten igerilari infantil eta juniorrei, aldiz, entrenatzaileak atsedena eman zien hurrengo asteburuan ospatuko duten Espainiako txapelketa dela eta.

Bestalde, igandean, otsailak 21, Euskal Herriko Neguko Igeriketa Egokituko Txapelketa jokatu zen Iruñean. Gure taldeko Iker Aizpuruk parte hartu zuen bertan. Aurrez zituen denborak hobetu zituen eta gustora gelditu zen egindako lanarekin.

Zorionak eta aupa Izarraitz!

Advertisements
Post hau Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.