Juniorrak eta infantilak bikain Espainiako Txapelketan

3516_1019079338189174_2110964376269858029_nJoan den aste bukaeran, Izarraitzeko Oihana Goenaga, Aiora Beristain, Iñaki Etxeberria, Jone Goenaga, Nerea Berasategi, Angela Ocio, Paula Urrestilla, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga igerilariak Terrassan izan ziren, Espainiako junior eta infantil mailako Neguko Txapelketan parte hartzen. Azken hilabeteetan hitzordu honetarako aritu dira prestatzen eta, orokorrean emaitzak ikusirik, entrenatzailea eta igerilariak gustura etorri dira etxera. Garbi dago, Espainiako txapelketetan izugarrizko maila egoten dela eta oso zaila dela aurreko postuetan ibiltzea. Hala ere, Terrassako txapelketara joatea, denboraldian zehar gogor eta gogoz lana egitearen saria izan dute gure taldeko igerilariek.

Terrassako txapelketan, zazpi finaletan sartzea lortu dute: Oihanak 50 metro libreetan, 100 metro libreetan eta 100 metro bizkarren; Paulak 50 metro libreetan eta 100 metro libreetan; Maialenek 100 metro bizkarren eta Maitanek, berriz, 100 metro bizkarren. Horiez gain lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:

  • Taldeko 4 errekor berri:

– Maialen Sudupe: 200 bizkar (14 urte) eta 100 tximeleta (14 urte).

– Emakumezkoen 4×200 libre (Maialen Sudupe, Paula Urrestilla, Nerea Berasategi eta Jone Goenaga).

– Emakumezkoen 4×100 libre (Maitane Goenaga, Paula Urrestilla, Jone Goenaga eta Maialen Sudupe).

  • 19 marka pertsonal.
  • Taldezkako sailkapenean; neska infantilak 21. postua.
  • Taldezkako sailkapenean; neska juniorrak 43. postua.

Zorionak guztioi egin duzuen ahaleginagatik!

Post hau Espainiako txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.