Espainiako Triatloi Federazioak deituta, Nerea Berasategi gure taldeko igerilaria “Joaquín Blume Errendimendu Altuko Zentroan” izango da datozen egunetan estatuko teknifikazio programan parte hartzen.
1996. urtetik 2001. urtera bitartean jaiotako triatletei urtarrilean froga ezberdinak egin zizkieten Espainiako federazioko teknikoek. Froga horietan lortutako emaitzak ikusita Nerea Berasategi aukeratu dute teknifikazio jardunaldi horietan parte hartzeko.
Berasategik, triatloiko teknikak hobetzeaz gain, aukera ederra izango du beste lurraldeetako kirolariak ezagutzeko.
Ondo ibili eta disfrutatu!