Larunbat honetan, arratsaldeko 15:30-tan Bergarako Agorrosin igerilekuan egingo dute igeri gure taldeko txikiek.
Denboraldia amaitzen ari zaie gure igerilariei, eta aste honetan ligako azken aurreko jardunaldia izango dute, ligako jardunaldiez gain beste txapelketa batzuk ere izango dute. Urtero bezala, denboraldiko azkeneko probak “zailenak” izaten dira burutu behar izaten dituzten estilo eta metroen aldetik. Dena den, ondo prestatua doazela badakite.
Honako probak burutuko dituzte benjaminek:
- 2007. urtean jaiotakoak 25m tximeleta
- 2006. urtean jaiotakoak 50m tximeleta
- 2007 eta 2006. urtean jaiotakoak 6x25m bular erreleboetan
- 2005. urtean jaiotako neskak eta mutilek eta 2004. urtean jaiotako mutilak 100m estiloak eta 200m edo 400m libre. Erreleboetan berriz 4×50 estiloak.
Alebinak berriz:
- 2004. urtean jaiotako neskak 800m libre eta 200m estiloak.
Bergararako desplazamendua kontutan hartuz, Izarraitz Igeri Elkarteak autobusa ipiniko du bertara joateko. Autobusa 13:45-an izango da igerileku aurrean.