Pasa den asteburuan gure taldeko igerilariak Tolosako Usabal igerilekuan izan dira, larunbatean benjaminen txanda izan zen eta igandean berriz alebinena. Larunbatean, iaz bezala, txapela Azpeiti aldera etorri zen.
Bi egunetan emaitza oso onak lortu ditu taldeak eta gure igerilariak bide onetik doazela konfirmatu zen. Larunbatean Maier Lizarzaburu Urangak igerilari osoaren txapela ekarri zuen etxera. Txapel hau irabazi ahal izateko lau estiloak oso ondo menperatzea beharrezkoa da eta ez da batere erraza. Maier-ez gain taldekiak ere oso ondo aritu ziren aurreneko postuetan ibili zirelarik bakarkako proba guztietan eta lehenak erreleboetan (behean emaitzak).
Igandean berriz Gipuzkoako eskolarteko txapelketa ospatu zen, eta alebinek daramakiten progresioa ikusi ahal izan genuen. Estilo ezberdinak ondo menperatzen dituztela ikusi genuen (behean emaitzak). Aurten alebinen ligak formatu ezberdina izan du eta gureak horretara ondo moldatu dira. Txapelketa honetan dominak irabazteaz gain, denborak hobetzeaz gain eta udako Euskal Herriko txapelketara joateko gutxiengoak eskuratzetik aparte, bide onetik doazela argi ikusten da.
Segi horrela!!!!
Emaitzak:
Igerilari Osoa – 1.jardunaldia
Igerilari Osoa – 2.jardunaldia