Joan den asteburuan, igeriketa egokituko txapelketa jokatu zen Altzako igerilekuan. Bertan izan ziren Ainhoa Fernandez, Igor Boo, Xabier Muguruza, Ander Alberdi, Ander Idoeta eta Lander Uria, Izarraitz Igeriketa Elkarteko igerilariak, eta “oso pozik eta gustura” itzuli dira bertan egindako lanekin.
Urtean zehar, igeriketa egokituko hainbat txapelketetan hartzen dute parte Izarraitz Igeri Elkarteko igerilari horiek, eta astean zehar gogor entrenatzen dute horretarako. Horrela jarraitzeko asmoa dute gainera, eta “gogotsu” daude datozen lehiaketetan parte hartzeko.