Igerileku luzean bikain

IMG-20160606-WA0000                               Maialen Sudupe 1. postua eta Jone Goenaga 3. postua.

Pasa den zapatuan taldeko infantil eta junior igerilariak Donostiako Paco Yoldi Igerilekuan izan ziren, 2. GIF Sarian. Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga eta Aiora Beristain juniorretan lehiatu ziren, eta Jone Goenaga,  Angela Ocio,  Joanes Astigarraga, Iñaki Etxeberria, Asier Ganzarain, Nerea Berasategi eta Maialen Sudupe infantiletan. Maitane Goenagak izena emanda zuen, baina gaixorik, baja izan zen azken unean.

Igerilariak denboraldiko sasoi garrantzitsuenean daude murgilduta. Helburuak gero eta gertuago dituzte, eta garai honetan sariketa ugari izaten dituzte. Zapatuko sariak zuen berezitasuna zen, 50 metroko igerilekuan izan zela eta, ohitzeko, ezinbestekoa dute igerilariek neurri horretako igerilekuan aritzea. Espainiako txapelketa gehienak, 50 metrotako igerilekuan izaten dira eta, gure igerilariek, 25 metrotako igerilekuan entrenatzen dute.

Karga handiko entrenamenduak egiten ari dira eta sari hauetan, freskotasun falta nabaritzen zaie igerilariei. Hala ere Izarraitzeko igerilariak, orokorrean, ondo ibili ziren asteburuko sariketan. Hona hemen lorpen esanguratsuenak:

  • 17 marka pertsonal.
  • Emakumezko infantilen sailkapen orokorrean; Maialen Sudupe 1. postua eta Jone Goenaga 3. postua.
  • Gizonezko infantilen sailkapen orokorrean; Iñaki Etxeberria 2. postua.

Zorionak egiten ari zareten esfortzuagatik!

IMG-20160606-WA0001

Asier Ganzarainek jaso zuen Iñaki Etxeberriak lortutako saria.

Advertisements
Post hau Sariak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.